GOIKOGANE Mendi Taldea
Araba kalea, 2 – solairuartea.
Telefonoa 946725021 / 747 45 81 78
01400 LLODIO/LAUDIO (Araba)


HARPIDE GOIKOGANE KANALETARA

WhatsApp GOIKOGANE MT


Lehiaketa berria eta Ehun Mendietako katalogoan Euskal Herriko gailur guztiak igo dituzten mendizaleentzako aitortza
Igo al dituzu Ehun Mendien Lehiaketako katalogoan jasotako Euskal Herriko gailur guztiak?
Edo agian ezagutzen duzu zure mendizale elkartean, familian edo lagunen artean halakorik egin duen norbait?
Euskal Mendizale Federazioa lanean ari da jada “100 Mendiak Lehiaketa”ko katalogo berria prestatzen. 2026an argitaratzea aurreikusten da, eta, bertan, mantenduko da ohiko lehiaketa, baina baita ekimen berri bat ere: Euskal Herriko 600 gailur katalogatuak igotzea lortu duten mendizaleak saritzea.
Lehiaketa berria 2026an jarriko da ofizialki martxan, katalogo berrituan jasoko diren oinarri eta irizpideekin.
Baina, hori baino lehen, EMFtik aitortza publikoa egin nahi diegu dagoeneko katalogoa osatu duzuen mendizaleei, edo ia-ia osatua duzuenoi.
Nork parte har dezake? emf.eus
Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 28ra arte. Zabaldu mezua! “600 gailurrak” igo dituzten mendizaleak topatu nahi ditugu.
MENDIZALE FEDERA ZAITEZ ¡¡¡
LAGUNTZAILEAK


ASEGURU-POLIZAK / POLIZAS DE SEGUROS 2026 - EMF

LAUDIOKO UDAL ROKODROMOA


Goikoganeko buzoia . Bideo
ORDUTEGIA : Asteartetan eta ostiraletan, 19:00etatik 20:30etara.
Federa zaitez ¡¡ / FEDERATE !
goikoganeko@gmail.com – 946725021
